• Euskara
tronco.jpg
Mensaje
  • Uso de Cookies

    Esta web usa cookies. Unos pequeñ�os archivos de texto que se instalan en su ordenador para guardar sus preferencias y mejorar la experiencia de navegació�n.

    Má�s Informació�n

16/06/2017

 

GANADORA MAYORES DE 18 AÑOS: NAIARA SÁNCHEZ, madre y maestra

 

Oso goiz zen, zirimiri ari zuen eta eskolarako bidea hartu nuenean...


—Zurekin hitz egin nahi dut —esan zidan udaltzainak zebra bidean oin bat jarri bezain laister.

 

Semeak zorrotz begiratu ninduen. Ni, ordea, ez nekien zer gertatzen ari zen. Atzera begiratu nuen kotxea ondo aparkatuta zegoela ziurtatzeko. Beste guraso guztiek lasai asko igarotzen zuten zebra bidea eta ni, geldirik, tinko makil baten antzera, ez nekien aurrera egin edo ez. Une horretan asteburuan egindako ekintza guztien irudiek nire gogoa blokeatu zuten: ostiralean seme-alabekin parkean, larunbatean lagunekin futbola ikusten tabernan, igandean bilobaren jaunartzea... Ez nuen inolako deliturik somatzen inondik inora.

 

—Utzi semea eskolan, gizon. Berandu iritsiko baita. Nik hemen itxarongo zaitut — adierazi zidan ezusteko itzela emanez.

 

Semerik gabe zebra bidera itzuli bezain pronto niregana hurbildu eta begietara begira esan zidan:

— Larunbatean futbola ikusten zeundela han ahaztu zitzaizun. Hori bai delitu larria! Zure futbol taldeko bufanda galtzea! —Bota zuen poltsa bat erakutsiz—. Gol paregabea sartu zuten, ezta?

 

Buruarekin baietz esaten nion bitartean nire ahoak irribarre lotsati bat marraztu zidan aurpegian. Poltsa hartu, eskerrak eman eta patxada osoz gurutzatu nuen azkenik zebra bidea, etxera bidean.

 

actividades_color_3

escuela_padres3

ACOGIDA3