• Castellano
pared.jpg
Mezua
  • Uso de Cookies

    Esta web usa cookies. Unos pequeñ�os archivos de texto que se instalan en su ordenador para guardar sus preferencias y mejorar la experiencia de navegació�n.

    Má�s Informació�n

vista_aerea_colegioRemontival ikastetxe publikoa Lizarrako zentro publiko bakarra da, eta eskualdeko izaera du. Zentroaren ezaugarria da eskola plural eta integratzailea izatea, eta bere helburua da pertsonaren hainbat gaitasun modu globalean garatzea: fisikoak, intelektualak, emozionalak, sozialak eta etikoak. Era berean, zentroan beharrezko eta positibotzat jotzen da familien parte-hartzea, hezkuntzan inplikatutako gizarte eragile gisa.

Gure ikastetxeak inguruko eta herriko ikastetxe batek ere ez dituen hizkuntza ereduak eskaintzen ditu, eta, halaber, halako hezkuntza eskaintza zabala duen bakarra da Nafarroan.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloa

Instalaciones-Aula-Infantil

 

Etapa horrek 3 eta 6 urte bitarteko haurrak hatzen ditu barne, eta boluntarioa eta doakoa da.

Honako hizkuntza eredu hauetan egin daiteke:

  • - D eredua – Euskara (Gaztelania ikasgai gisa)
    - PAI – (Gaztelania-Ingelesa)
  • - PAI/A – (Gaztelania-Ingelesa- Euskara ikasgai gisa)


Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza beharrezkoa eta doakoa da.
Bi urteko hiru ziklotan egituratzen da:

Lehen zikloa (6-7 urte).

Bigarren zikloa (8-9 urte).

Hirugarren zikloa (10-11 urte).

Honako hizkuntza eredu hauetan egin daiteke:

  • G eredua – Gaztelania
  • A eredua – Gaztelania (Euskara ikasgai gisa)
  • D eredua – Euskara (Gaztelania ikasgai gisa)

Lehen Hezkuntzako 1. 2 eta 3. maila eta maila bat ikasturteko progresiboki.

PAI – (Gaztelania-Ingelesa)
PAI/A – (Gaztelania-Ingelesa- Euskara ikasgai gisa)

Zentroak eskaintzen ditu, baita ere, Erlijioa eta Hezkuntza Laguntza ikasgaiak
Ikastetxean ematen den hizkuntza atzerritarra ingelesa da, eta ziklo eta eredu guztietan dago.

Hezkuntza Bereziko gela alternatiboa

Ikasleei zuzendutako gela bat da, eta eskolaratze mota Hezkuntza bereziko ikastetxe berariazko batena da; beraz, ahalmen urritasun bati lotutako hezkuntza behar handi eta etengabeak behar dituzten ikasleentzat da.

Hezkuntza laguntzako unitatea

logopeda

Unitate horren helburua da hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei eman beharreko hezkuntza erantzunak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea. Honako hauek osatzen dute: orientatzailea, pedagogia terapeutikoko irakasleak, eta logopeda.

Aholkuak ematen dizkie, bai irakasleei –irakaste/ikaste prozesuko edozein eskaria dela-eta–, bai familiei –beren esparruan bertan–.

Hezkuntza behar bereziak dituen ikasleekin esku hartzen du modu zuzenean.

 

Familiei laguntzeko programa; PROA plana

Baldintza sozio-ekonomiko desegokiek sortutako gabezia akademikoa erantzuteko helburuarekin sortzen da programa hori.

Ikasleak zentroan egoten dira 17:00etatik 18:15era jardunaldi osoko egunetan, eta eskolako lanak egiten laguntzen zaie; era berean, irakurketa-ulermena hobetzera bideratutako lanak egiten dira.

Teknologia berriak

bibliotecaGurasoen Elkarteari esker, baita zentroko baliabideen kudeaketa onari eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari esker ere, teknologia berriak erabiltzen dira ikastetxean, honako modu honetan:

  • Ikasgela guztiek badute Interneterako konexioa duen ordenagailu bat.
  • 12 tablet dituen ikasgela mugikorra (hainbat programa dituzten ordenagailu txikiak, Interneterako konexioa dutenak).
  • Integratic III fase proiektuaren bitartez, 10 arbel digital instalatu dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasgeletan.
  • Bi informatika gela; guztira, 31 ordenagailu dituzte.

Giza baliabideak

Hezkuntza arloko eskaintza hori garatzeko, honako profesional hauek ditu zentroak:

Zuzendaritza taldea

Irakasleen klaustroa

  • 38 irakasle tutore, Haur eta Lehen Hezkuntzan espezialistak
  • 2 orientatzaile
  • Pedagogia Terapeutikako 4 irakasle (bat zeinu-hizkuntzarekin)
  • 3 logopeda
  • Gutxiengoen 2 irakasle
  • Erlijioko 3 irakasle
  • Ingeleseko 10 irakasle
  • Gorputz Hezkuntzako 2 irakasle eta erdia
  • Musikako 2 irakasle
  • Haur Hezkuntzan laguntzeko 2 irakasle

Bestelako zerbitzuak:

Fisioterapia zerbitzua, ingelesez hitz egiteko laguntzailea.

Irakasle ez diren langileak:

Administrazio laguntzailea, atezain bat eta zerbitzu anitzetarako 2 langile.

Zentro publikoa denez, zentroan lan egiten duten profesionalek oposizio bat gainditu behar dute; beraz, badute ziurtagiri espezifiko bat, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko prestakuntza planen bitartez osatuko dutena.

 

actividades_color_eu

escuela_padres_eu

acogida-eu