• Castellano
estrella.jpg
Mezua
  • Uso de Cookies

    Esta web usa cookies. Unos pequeñ�os archivos de texto que se instalan en su ordenador para guardar sus preferencias y mejorar la experiencia de navegació�n.

    Má�s Informació�n

Gurasoen Elkartea elkarlanean aritzen da ikastetxearekin zenbait ekintza antolatzeko:

  • Eguberrietako jaialdia
    Urtero, ikasleen laguntzarekin, Eguberrietako jaialdiak antolatzen ditu ikastetxeak. Prestatu dituzten abestiak, dantzak eta antzezlanak familiei erakusteko unea da. Gurasoen Elkarteak txokolate-jatea prestatu eta ikasle guztien artean banatzen du hamarretakoa hartzeko orduan; jantokiko zerbitzua adjudikatua duen enpresak –Servicios Irigoyen Jara– finantzatzen du jarduera hori.

  • Olentzeroren kalejira 2011
  • Pasa diren gabonetan Remontival ikastetxe publikoak, tradizionalki Lizarra ikastolak antolatzen duen olentzeroren kalejiran parte hartu zuen. Espèrientzia oso ona izan denez, lanean jarraituko dugu urtero errepikatu dadin.

       OLENTZERO 2011

 

  • Erregeen Kabalgata
    Elkartean, Peñaguda elkartearekin elkarlanean, karroza bat prestatzen dugu Lizarrako Erregeen Kabalgatan parte hartzeko. Aukera magikoa da gure seme-alabentzat, Errege Magoengandik oso hurbil ibiltzen baitira, festan aktiboki parte hartuta. Hala nahi duten ikasle guztiek har dezakete parte, familiekin batera.

      2012. URTEA: EKIALDEKO IZARRA

  • Ikasturte bukaerako jaialdia
    Ikasturtea bukatzeko, Gurasoen Elkarteak zenbait animazio jarduera antolatzen ditu ikastetxeko ikasle guztientzat ikasturte bukaerako jaialdian.

Bestalde, zentrotik bertatik zenbait jarduera antolatzen dira ikasleen prestakuntza osatze aldera; jarduera horiek hezkuntza ziklo eta urtaroaren arabera egiten dira.
Hona hemen jarduera horietariko batzuk: museoak, liburutegia, aireportua, natura, planetarioa, fabrikak, erakusketak, kontzertuak, mahats-biltzea, liburuaren eguna, Santa Agedaren eguna, Euskararen eguna, kanpalekuak, eta abar. 

Animatu jarduera horietan laguntzera edo beste batzuk proposatzera! Horretarako, Gurasoen Elkarteko jardueren arduradunarekin jar zaitezke harremanetan actividades@apymaremontival.com helbide elektronikoan.



 

 

actividades_color_eu

escuela_padres_eu

acogida-eu