Eskolaz kanpokoak
Remontival Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean eskolaz kanpoko jarduera asko egiten dira; Gurasoen Elkarteak antolatzen ditu, hezkuntza aukera direnak aisialdirako.
Gurasoen Elkartetik uste dugu eskolaz kanpoko jarduerak haurraren gustuen arabera aukeratu behar direla. Garrantzitsua da aukeratutako jarduera euren gustukoa izatea, baita ere komenigarria da haiengan barneratzea, hasten diren gauzak bukatu egin behar direla.
Halaber, ez da komeni haurrek eskolaz kanpoko jarduera gehiegi egitea. Eskolako jardunaldia luzea da, eta Lehen Hezkuntzatik aurrera etxeko lanak izaten dituzte. Haurrek aisialdirako denbora behar dute, beste haurrekin jolasteko, harremanak izateko, bai eta familiarekin egoteko eta atseden hartzeko ere.
2018 –2019KO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN PROGRAMA
Izena emateko epea irailaren 17an, astelehenean, hasiko da eta irailaren 28an, ostiralean, bukatu.
Inskripzio orriak era ezberdinetan lortu ahal izango dira, familiei prozesua errazteko asmoz:
Formatu fisikoan, ikastetxearen bulegoan.
Formatudigitalalean,email bidez, Whatsapp-bidez edo zuzenean APYMAren edota Mugituren webgunetatik deskargatuz.
Era berean, dokumentuak entregatzeko bi modu daude:
APYMAren liburutegiaren buzoiean, ikastetxean bertan.
Hurrengo posta elektronikoan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Gurasoei gutuna. Ikasturte hasiera
Gogoratu, Gurasoen Elkarteko zerbitzuak erabili ahal izateko, behar – beharrezkoa dela bazkide izatea.
Remontivaleko Guraso Elkarteko bazkide fitxa