• Castellano
pared.jpg
Mezua
  • Uso de Cookies

    Esta web usa cookies. Unos pequeñ�os archivos de texto que se instalan en su ordenador para guardar sus preferencias y mejorar la experiencia de navegació�n.

    Má�s Informació�n

clase-infantilGurasoen Elkartea, ikastetxearekin batera, familiei haurtzaindegiko zerbitzua eskaintzen die seme-alabak zentroan goizeko bederatzi eta erdiak (eskolako jardunaldia hasten den ordua) baino lehenago utzi behar dituzten gurasoentzat, eskolako eta laneko ordutegiak bateragarriak egite aldera.

Eskola dagoen egun guztietan eskaintzen da zerbitzua, 08:30etik 09:30etara. 09:00etatik aurrera ezin da haurtzaindegian sartu.

25 leku eskaintzen dira ikasturte bakoitzeko, eta, zerbitzua eskaini ahal izateko, gutxienez, 10 haurrek eman behar dute izena.

Zerbitzuaren prezioa, 2011-2012 ikasturterako, 23 €-koa da hilean.

Mª Jesús Beloqui Tabar (Chus) da haurtzaindegiko zaintzailea, eta Gurasoen Elkarteko langilea da. 2011-2012 ikasturterako 2 zaintzaile daude.

NOLA EMAN IZENA

Zenbait aukera daude Gurasoen Elkartearen zerbitzuetan izena emateko:

1. Bete web galdetegia eta sakatu "bidali".

2. Inprimatu eskaera-orria, eta bete ondoren:

a. Ikastetxeko liburu-dendan eman

b. Utzi liburu-dendan bertan dagoen postontzian

3. Joan liburu-dendara eta Belenek lagunduko dizu izena ematen.

Haurtzaindegiko arduraduna: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Deskargatu hemendik eskaera-orria. iconopdf

 

actividades_color_eu

escuela_padres_eu

acogida-eu