• Castellano
patio.jpg
Mezua
  • Uso de Cookies

    Esta web usa cookies. Unos pequeñ�os archivos de texto que se instalan en su ordenador para guardar sus preferencias y mejorar la experiencia de navegació�n.

    Má�s Informació�n

transporte_1

 

Beste herri batzuetako ikasleentzako garraioa

Remontival eskola, publikoa eta eskualdekoa da, horregatik "eskola garraio zerbitzuko antolaketa eta funtzionamendurako jarraibideak" betetzen dituzten ikasle guztiak, bere esku dute eskolarako garraio zerbitzua.

Zerbitzu hau doakoa da eta zentrotik antolatzen.

 

 

Lirrako ikasleentzako garraioa

Nafarroako Gobernuak ahalbideratzen du, Lizarran bizi diren ikasleak garraiatuak izatea, plaza hutsak badaude zerbitzua eskaintzen duten autobusetan. Eskolako zuzendaritza da arduratzen dena geratzen diren plaza hutsen banaketa egiteaz, eskatzen duten ikasleen artean.

 

transporte_2

Eskaera hauek irizpide ezberdin batzuen arabera aintzat hartzen dira:

1. Beste herri batzuetako ikaslegoa zentroan matrikulatutakoa, eta herritik eskola zentrora dagoen distantzia 3 km baino handiagoa izatea.

2. Herri bereko ikaslegoa, heziketa zentrotik urrunago duelarik bizilekua.

3. Zentroan anai – arrebak matrikulatuak izatea.

4. Adin gutxiko ikaslegoa.

5. Itunpeko zentrotan eskolatutako ikaslegoa.

Normalean plaza gutxi daude eta ez dira behar guztiak asetzen.

 

Antolaketa

UTE-k egindako hamaika eskola ibilbide ezberdin daude, hiru enpresez osatuak (La Estellesa, Latasa eta Gurbindo) eta zazpi taxi.

Ibilbide bakoitzak begirale bat dauka haurrak jasotzeaz, haurren zaintzaz autobusean eta haurrak eskola eraikuntza barruan usteaz arduratzen dena.

Begirale hauek enpresa hauek kontratatzen dituzte, eta beraien lana, gidarien lanarekin batera, funtsezkoa da eskola garraioaren funtzionamendu egokia eman dadin.

Autobusetatik eskolara sarrera bi fasetan egiten da: lehenik lehen hezkuntzako ikasleak jaisten dira, eta eskolako atean itxaroten dute zentroko ateak zabaldu bitartean; gero, haur hezkuntzako ikasleak begiraleekin bat, eta eskolako atondoraino eramaten dituzte, eta hortik, haur bakoitza bere gelara joaten da.  Behi txikiak autobusetik jaitsi direla, lehen hezkuntzako ikasleak egiten dute, zentroko atean zai daudelarik ateak zabaldu bitartean.

Behin barruan daudela, bi irakasle arduratzen dira haur garraiatuez, eguneko ikasgaiak hasi bitartean.

Eskola eguna bukatzean, autobusera sarrera ere bi fasetan egiten da: lehenengo haur hezkuntzako ikasleak atondora doaz tutoreekin bat, eta ibilbide bakoitzaren lerroan jartzen dira. Han, begiraleak jasotzen ditu eta lerroan eta soka bati helduta autobusera eramaten ditu. 

Autobusera igotzen laguntzen die eta behin autobus barruan daudela, lehen hezkuntzako ikasleak hasten dira irtetzen.

Oso garrantzitsua da garraioa erabilezen duen ikasle bat arratsaldean autobusez ez bada bueltatuko, gurasoek zentrora abisatzea idatziz edo telefonoz (atezaintza 948 55 13 41), ibilbidea zenbakia eta ikaslearen izena zehaztuz. Era berean, gomendagarria da autobuseko begiraleari abisatzea idatziz, posible bada aurrez jakitea, edo baita telefonoz. 


Gurasoen Elkartetik aholkatzen dizuegu telefono zenbaki bat ematea ibilbideko begiraleari, komunikazioa errazteko momentu zehatz batean.

 

DOKUMENTAZIOA

Eskola garraio zerbitzuko Jokaera Protokoloa

 

actividades_color_eu

escuela_padres_eu

acogida-eu