• Castellano
patio.jpg
Mezua
  • Uso de Cookies

    Esta web usa cookies. Unos pequeñ�os archivos de texto que se instalan en su ordenador para guardar sus preferencias y mejorar la experiencia de navegació�n.

    Má�s Informació�n

Comedor

Remontival ikastetxe publikoak jantoki zabala, argitsua eta atsegina du; 3 eta 12 urte bitarteko 650 haur inguruk erabiltzen dutena. Era berean, hala nahi duten irakasleek jantokia erabiltzen dute aparte dagoen gela bat dutelarik horretarako.

Eskola Kontseiluak lehiaketa publiko baten bitartez aukeratutako enpresa batek ematen du zerbitzu hau; une honetan Ausolan Jangarria da horretaz arduratzen dena, bai jakien horniduraz eta bai mahaikideen arretan aritzen diren langileez ere.

 

 

MENUA

cocina

Menua zentroko sukaldean prestatzen dute langile espezializatuek. Hilero, ikasleek menua biltzen duen idazki bat jasotzen dute. Oso garrantzitsua da gure seme-alaben elikadura orekatzea gainerako otorduak beharrezko elikagaiekin osatuz. Denek menu berdina dute, medikuak hala aginduta hori aldatzeko beharra justifikatzen dutenek izan ezik (dieta bereziak, diabetikoak, alergikoak...); bestalde, ikasleek jantokian jartzen den janaritik gutxieneko kopuru bat jan beharko dute.

Haurren batek dieta berezi iraunkorra beharko balu (esaterako alergiak, intolerantziak, eta abar), beharrezkoa izango da gurasoek ziurtagiri mediko ofizial bat aurkeztea, eta hau tutoreari eta Zuzendaritzako Idazkaritzan aurkeztea.

Aldi baterako dieta berezia behar izanez gero (adibidez, dieta biguna, idorgarria, eta abar), tutoreari eman beharko zaio horren berri ikasleak eramandako ohar baten bidez, edo atezaindegiko telefonora 948 55 13 41deituta 10:00ak baino lehen.

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIAK

Diru-laguntza duen jantokiaren zerbitzua urritik maiatzera bitartean erabil daiteke, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan.

Jende askok erabiltzen duenez bi txanda daude bazkaltzeko, biak " platerean zerbitzua " izanda:

  • Lehen txanda: 13:00an hasten da. Haur Hezkuntzako ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek eta 3. mailako zati batek erabiltzen dute.
  • Bigarren txanda: 14:00etan hasten da. Lehen Hezkuntzako gainerako ikasleek erabiltzen dute.

Ikasleak jantokian ez daudenean patioan egoten dira zaintzaileekin. 3 urteko ikasleak izan ezik, hauek siesta egiteko prestatuta dagoen gela batera joaten dira bazkaldu ondoren.

PREZIOAK

  • 33 €, Nafarroako Gobernuak diruz lagundurik, garraioa erabiltzen duten ikasleentzat.
  • 64 €, gainerako erabiltzaileentzat.

(Garraioa erabiltzen duten arren, ez dira barne sartzen Lizarran bizi diren ikasleak, Gurasoen Elkarteak antolatutako garraioa erabiltzen dutenak)

ASTEAZKENETAKO NAHIZ EKAINEKO ETA IRAILEKO JANTOKIA

Gurasoen Elkarteak urtero eskaintzen dizkie familiei jantoki zerbitzua ekainean, irailean eta eskola dagoen asteazkenetan. Aukera hori gauzatzeko, zerbitzua modu pribatuan kontratatzen da, ezarritako osasun arauak betez.

 

JANTOKIA HEZKUNTZA EREMU GISA

Rincón del comedor de abril

Jantokia hezkuntza eremu bat ere bada, besteekiko harremanak sustatzeko, bestearekiko begirunea lantzeko gizalegezko eta gizarte-hezkuntzaren arauak jarraituz.

 

Era honetan, jantokiko arauak lantzen dira ikasleekin:

· Jantokira sarrera ordena jarraituz, poliki eta oihukatu gabe sartzen da.

· Beti toki bera hartuko dugu mahaian.

· Ahots apalez hitz egiten dut nire ikaskideekin, denok elkar uler gaitezen.

· Behar bezala eta garbitasunez jan behar da.

· Ingurumena zaindu nahi baduzu... birziklatu, eta abar...

Zana

Jantokiaren sarreran "jantokiko txokoa" dago. Ikastetxeko beste hezkuntza eremu bat.Jantokiko langileekin elkarlanean, osotasun batean heztea du helburu. Txoko horren bitartez haurrak modu positiboan hurbiltzen dira gero platerean aurkituko dituzten jakietara: horien kolorea, forma eta edertasuna ezagutzen dituztelarik; eta zergatik ez, baita beren jatorria, historia eta ezaugarriak ere.

Bestalde, sukaldeko langileek mota guztietako testura eta zaporeak lantzen dituzte hilero aldatuz saltsak eta garnizioak. Horretarako, urte askotako esperientziaz baliatzen dira, eta kontuan hartuz haurrek behar duten elikadura osasungarria eta orekatua izan behar dela, haurren gustuak ahaztu gabe.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, hala nahi izanez gero, txikiago diren haurrei jaten laguntzen diete. Programa horren helburua ikasleengan elkarlana eta erantzukizuna lantzeko jarrera garatzea da.

 

 

Gure jantokiak bere maskota du: ¨ZANA¨; ikasleen arteko lehiaketa baten bidez aukeratua eta ikastetxeko ama batek egi zuena.

KOMUNIKAZIOA FAMILIEKIN

Zaintzaileek banakako txosten bat aurkezten dute hiru hilean behin, eta honako balio hauek biltzen dira bertan: elikadura ohiturak, zailtasunak ditu honako elikagai hauek jateko, higiene ohiturak eta garapen pertsonala nahiz soziala.

Gainera, ostiralero, 3 urteko ikasleen familiek erregistro bat jasotzen dute, eta bertan beren seme-alabek bazkarian eta siestan izaten duten jarrerari buruzko informazioa biltzen da. Informazio hori eguneratua dago atondoan dagoen ikastetxeko iragarki taulan.

Beren seme-alabek ikastetxean nola jaten duten jakin nahi badute, jantokiko zaintzailearekin jar daitezke harremanetan ikaslearen tutorearen bitartez.

Beren seme-alabek ikastetxean nola jaten duten jakin nahi badute, jantokiko zaintzailearekin jar daitezke harremanetan ikaslearen tutorearen bitartez.

NOLA EMAN IZENA

Zenbait aukera daude Gurasoen Elkartearen zerbitzuetan izena emateko:

    1. Inprimatu eskaera-orria, eta bete ondoren:

        a. Ikastetxeko liburu-dendara eraman edo postontzian sartu

        b.  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali

    2. Joan liburu-dendara eta Belenek lagunduko dizu izena ematen.

 

Gurasoen Elkartearen jantokiko arduraduna: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Jantokiko Zerbitzuaren Araudia

Gogoratu Remontival Gurasoen Elkarteko zerbitzuak erabili ahal izateko, bazkide izatea beharrezkoa dela.

Remontival Guraso Elkarteko bazkide fitxa

 

actividades_color_eu

escuela_padres_eu

acogida-eu