Gurasoen Elkartea
Ongi etorri Remontival Gurasoen Elkarteko webgunera.
Webgune hau ikastetxeko guraso guztientzako elkargunea izatea nahi dugu; bai eta, aldi berean, gure elkartearen erakusleiho bat ere.
Gai askori buruzko informazioa aurkituko duzu hemen: eskola, harremanetarako moduak, baliabideak, ekimenak... gure energia guztia dago hemen bilduta, eta ate guztiak irekita daude.
Albisteei buruzko atalean, aldian behin, ikastetxean egiten diren jarduera, ikastaro eta halakoei buruzko informazioa emango dizuegu.
Gauza asko egiteko aukera izango duzu hemen: jantokiko menuak ikusi, galdetegiak inprimatu, arauak kontsultatu, eta abar.
Ideia bat, iradokizun bat, liburu bat, artikulu bat, esteka interesgarri bat, makina bat albiste eta baliabide daude gure seme-alaben hezkuntzari buruz, eta merezi du horiek partekatzea.
"Guztion artean egiten dugu Lizarrerian eskola publikoa"
ikasleen Guraso Elkartea
Gure eskubideak defendatzeko dugun elkarte bat da, Eskolako Kontseiluaren bitartez ikastetxeko organo kudeatzaile eta erabakitzaileen barnean parte hartzeko aukera ematen diguna. Elkartearen bitartez, ikastetxeko funtzionamendua hobetzeko balio duten proposamen eta ideia guztiak biltzen dira, eta zuzendaritza taldeari edo irakasleei proposatzen dizkiegu.
Remontival ikastetxeko Gurasoen Elkartea HERRIKOA Nafarroako Ikasleen Gurasoen Elkarteen Federazioaren barne dago; horrek, Eskola Publikoa defendatzeaz gain, legezko babesa eta laguntza ematen digu.
Deskargatu gure estatutuak |