• Castellano
estrella.jpg
Mezua
  • Uso de Cookies

    Esta web usa cookies. Unos pequeñ�os archivos de texto que se instalan en su ordenador para guardar sus preferencias y mejorar la experiencia de navegació�n.

    Má�s Informació�n

 

Remontivaleko gurasoen elkarteak auto-diagnostiko parte-hartzaile bat garatu du eta Akzio Plan bat definitzen du 3 urtetarako.

 

2013-2014 ikasturte hasieran, Remontivaleko Gurasoen Elkarteko zuzendaritza batzordeak, elkartearen inguruko gogoeta prozesu parte-hartzaile prozesu bat dinamizatzea planteatzen da.

Hasiera batetik bagenekien ezaugarri hauek dituen lan bat egiteko, baliabide gehiago behar zirela (adibidez kanpoko norbait kontratatzea), eta batez ere denbora gehiago (era honetako dinamikak urte oso bat iraun dezakete, taldeak gehiago biltzen dira, etab.) Hala ere, bilera gutxitan egitera behartuak egon arren, oso nabarmena zen informazioa sor zitekeela pentsatu genuen, gero etorkizuneko oinarriak ezartzeko baliogarria izango zena

Ehun pertsona inguru parte hartzen dute ebaluaketetan eta beste hogei pertsona hausnarketa taldeetan.

Elkartearen sendotasunaren eta ahultasunaren inguruko bai eta dituen mehatxu eta aukerei buruz, begirada ezberdinak partekatzen dira.

Hausnarketa hauek zentzudunak dira bakarrik etorkizunerako erabilgarriak baldin badira, hau da, diagnostikoak aukera eman behar du hurrengo hiru urtetarako plan eraginkor bideragarri bat sortzeko. Talde askotan egitasmo baten, gida baten, gestioa erraztuko duen gidoi baten beharra agertzen da.

Azpimarratu nahi dugu galdetegiak erantzun edo eta taldeetara agertu diren pertsonen parte-hartzea: guztiak ezagutzak eta ideiak ekarri dituzte, eta Remontivaleko Guraso Elkartearekin motibatu eta konprometituak agertu dira. Emaitzaz gain, uste dugu dinamika parte-hartzaile hauekiko eskaria dagoela.

Mundu guztiak guraso elkarte hau gestionatzeko duen konplexutasunaren ideia partekatzen du, historia oso mamitsua du, eta historiako hainbat momentutan arriskuan egon da, baina era berean, batzordeko jendeak lan handia egiten dutela, eta instituzio honetan ahalera eta aberastasun handia dagoela azpimarratzen da. Zer garen pentsatzeak, eguneroko kezken ondorioz lur azpian dauden elementu positiboak azaleratzen laguntzen du.

Bide berri bat nahi dugu hasi hausnarketa hauek abiapuntu izanik hiru urterako akzio plan batean gauzatuko direnak.

 

Auto-diagnostiko prozesua eta Remontival Guraso Elkarteko estrategi plana

Remontival Guraso Elkarteko estrategi planaren adierazleen garapena

 

actividades_color_eu

escuela_padres_eu

acogida-eu